En Rueda de Prensa celebrada hoy jueves 10 de diciembre, diversidad de grupos, Euskadiko Gazte Kontseilua, CGT, Esker Gogoga, ELA, LAB, EHNE, STEE-EILAS, Decrecimiento, ESK, Berdeak-Los Verdes, Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Greenpeace, Ekologistak Martxan, Ezker Alternatiboa, PCE-EPK, Gazte Domunistak, Paz con dignidad-OMAL, Mugarik Gabe, Gorripidea, Ezker Abertzalea, Stakeholder Forum, Gogoa, Alternatiba, Coordinadora Anti Coke, Kima Berdea, CCOO, Aralar, Eguzki, Mundu Bat y Ezpitzu, han presentado la manifestación que se dearrollará el próximo sábado 12 de diciembre en Bilbao, a partir de las 19:30 h., frente al Teatro Arriaga.
Manifestu honen sinatzaileok klimaren degradazioaren inguruan dugun kezka azaldu nahi dugu. Narriatze hau planetako tenperatura igoeraren eraginez gertatu da eta horregatik Copenhagueko goi bileraren atarian ondorengo printzipio eta hausnarketetan oinarrituriko itun berri bat aldarrikatzen dugu.
Justizia Klimatikoan oinarrituriko itun berria
Negutegi efektuko gas emisioen murrizketaren inguruko nazioarteko akordiorako negoziazioak Justizia klimatikoak baldintzatu behar ditu. Justizia Klimatikoaren oinarria emisioak globalki murriztu beharra da, baina azken 250 urteetan igorritako negutegi efektuko gas emisioen erantzukizuna industrializatutako iparraldeko herrialdeena dela onartuz. Herrialde hauen gehiegizko emisio historikoak eta oraingoak dira beroketa globalaren arrazoi nagusia.
Hegoaldeko komunitateek izan dute erregai fosilen ateratze, garraio eta ekoizpenaren karga toxikoa. Orain beraiek dira klima aldaketaren eragin larrienak jasaten dituztenak, elikagai eskasiatik hasi eta irla osoen urperatzeraino.
Arrazoi hauengatik, irtenbidea erantzuleen ahaleginean eta kaltetuen ordainean oinarritu behar da. Gizarte ereduaren eta eredu ekonomiko neoliberalaren aldaketa bilatu behar da eta pertsonetan oinarritu; giza garapena ez da daukagun hazkunde eredu mugagabearekin nahastu behar. Planetaren eta klimaren zaintza gizartearen eta norberaren kontsumoa gutxitzean ere oinarritzen da.
Emisio murrizketa helburuak
IPCCren irizpidea jarraituz eta atmosferako CO2 kontzentrazioa 350 ppm-tik ez pasatzeko helburuarekin, 2020rako herrialde industrializatuek %40 murriztu behar dituzte 1990eko emisioak. Murrizketa hau tokian tokikoa izan behar da, hau da herrialdean bertan egin behar da bere osotasunean. Mendearen erdialderako ez da emisiorik izango, hau lortzeko ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatu beharko dira.
Helburu hauek betetzeko beharrezkoa da Kiotoko Protokoloaren iraupenaren ondorengo lau urteetarako erdibideko helburuak ezartzea, hau da, 2013 eta 2017 bitartean 1990eko emisioak %23 murriztu beharko dira.
Azpimarratzekoa da exijentzia hau ez dela bateragarria Europar Batasuneko akordioak espainiar estatuari 2020rako emisioen %15 gehitzen uztearekin, munduko zortzigarren potentzia industriala izanik.
Berriki industrializatutako herrialdeek (Txina, India, Brasil…) gaur egun dituzten emisio aurreikuspenak murriztu beharra dute hurrengo hamarkadetan. Arazoa sortu duten herrialde industrializatuek, beraien emisioen murrizketan konpromezua hartzeaz gain, ongizate maila justu bat lortzeko finantziazioa, teknologia eta trebakuntza ematearen erantzuleak dira.
Emisioen konpentsazioa, hau da, herrialde batek beste herrialde batean egin diren emisioak erostea, ezin da murrizketen derrigorrezko atala izan, gehigarria izan behar da. Murrizketak tokian tokikoak izan behar dira, ordaindu dezakeenari ezin zaio emisioak gehitzen utzi. Karbono merkatuek herrialde industrializatuetako gizarteek emisioen murrizketa iraunkorrerantz egin beharreko eraldaketa atzeratzen dute.
Klima aldaketaren inguruan Eusko Jaurlaritzari exijentziak
EAE CO2 igorle handia da. Kiotok 1990eko emisioak %15 baino gehiago ez haztea exijitzen zigun eta 2008anhazkunduea %39ra iritsi zen jada.
Eusko Jaurlaritzaren klima aldaketaren aurkako euskal plana eremu teorikoan oinarritzen da eta honetarako zuzenduriko 90 milioien zati handiena ikerketan, txostenetan eta gizartearen kontzientziazio kanpainetan xahutuko da. Benetako helburuak oso atzetik doaz, adibidez, elektrizitate ekoizpen berriztagarria %12a izateko helburua zuen Eusko Jaurlaritzak eta ez gara ez ta 5%ra iritsi.
Iberdrolaren Pasaiako ikatz bidezko zentral termikoa ixtea exijitzen dugu, Euskal Herriko CO2 emisio gune handiena da eta espainiar Estatuko 20 instalazio kutsakorrenen artean aurkitzen da. Eusko Jaurlaritzaren klima aldaketaren aurkako euskal planak bere itxiera proposatzen du beste neurri batzuen artean eta Energiaren Euskal Erakundeak bere itxierarako data 2010a jarri zuen. Gaurko egunez ez dugu guzti honen berririk.
Euskadiko administrazioak zaborren errausketaren alde eginiko apustua oso negatiboa da, erraustegiek areagotzen duten kutsadura kimikoaz gain CO2 kantitate handiak igortzen dituzte, gas naturala erabiltzen baitute zaborra erretzeko eta gainera ez da modu eraginkorrean erretzen. Espainiar Estatuko CO2 emisioen %3a zabor erraustegiek igortzen dute.
Eusko jaurlaritzaren agroerregaien politika baztertzen dugu. Politika hau herrialde txiroetatik ekarritako lehengaien inportazioan oinarritzen da eta Bilboko portuan bertan ari dira instalatzen agroerregai lantegiak. Lehengai hauen inportazioak gizarte eta ingurumen ondorio larriak dituzte hegoaldeko herrialdeetan.
Oso garrantzitsua da Eusko Jaurlaritza herrialde aberatsek egin beharreko ahaleginera gehitzea, hegoaldeko herrialdeak teknologia garbietarantz egin beharreko trantsizio azkarrean laguntzeko, deforestazioa gutxitzeko eta klima aldaketaren gaur egungo ondorioei eta etorriko direnei aurre egiteko.
Ez ikatzik, ez nuklearrik
Klima aldaketari aurre egiteko ezinbestekoa da energia eredua aldatzea eta mundu osoan energia berriztagarrien garapena bultzatzea; eolikoa, fotoboltaikoa, termosolarra, geotermikoa, biomasa, olatuen energia,… Energiaren erabileran paradigma aldaketa beharrezkoa da, ezin da orain arte bezala xahutzen jarraitu, energia aurreztea eta eraginkortasuna bultzatu behar dira. Pixkanaka erregai fosilen erabilera utzi behar da, ikatzetik hasita, CO2 gehien igortzen duena baita, sufre oxidoa bezalako beste kutsatzaile batzuk igortzeaz gain.
Horregatik, guztiz ulergaitza da espainiar Estatuak espainiar mehatzeetako ikatzarekin ekoizturiko elektrizitatea diruz laguntzeko hartu berri duen erabakia.
Ikatzari emaniko bultzada honek espainiar estatuan CO2 emisioek zuten beheranzko joera geldiaraziko du. Hurrengo urtean, elektrizitate kontsumo berarekin, emisioak hazi egingo dira.
Energia nuklearrak ere ez du ekarpenik egiten klima aldaketaren aurka; porrot egindako industria da, ekonomikoki bideraezina eta ez da gai izan sortzen dituen hondakin erradiaktiboen arazoa 60 urtetan konpontzeko. Klima aldaketaren arazoa larriegia eta presazkoa da eskura ditugun baliabide ekonomikoak etorkizunik ez duen aukera batera bideratzeko. Gobernu batzuentzat eta industria nuklearrarentzat, desagertzear dagoen industria batentzat salbazio bide bat besterik ez da klima aldaketa.
Garraio iraunkorreko eredu baterantz
Azken hamarkadan Europan CO2 emisio kopurua gehien hazi den ekonomi sektorea garraioa izan da, Euskadin adibidez 1990etik %124a hazi da. Honen arrazoia administrazioak autoan oinarrituriko garraio ereduaren aldeko apustu osoan datza, autoentzat diren azpiegituren eraikuntzan oinarritzen dena.
Eredu honek ingurumen ondorio larriak dakartza, esaterako Repsolek Muskizen duen petrolio birfindegi erraldoiak inguruko populazioaren osasunean eta bizi kalitatean eragiten dituenak. Bertako auzokideek birfindegiaren lurretan coke planta bat ezartzearen kontra duten borrokarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, honek ingurumenaren egoera gehiago larrituko bailuke. EAEn igortzen den CO2 guztiaren heren bat Petronorren erantzukizuna da neurri baten, eta coke plantarekin %20 haziko lirateke emisio hauek.
Gaur egun euskal Aldundietako errepide sailak dira garraio eredu iraunkor bat lortzeko oztopo nagusia. Hormigoia sustatzeko interes handiak daude eta eraikitzaileek presio handia egiten dute aldundietan, hauxe da eta Euskadin gehien presionatzen duen lobbya. Honen ondorioa da iraunkorrak ez diren azpiegituren etengabeko eraikitzea (Supersur, AHT, Eibar Gasteiz autobidea, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea,…)
Beharrezkoak ez diren jende mugimenduak ekiditeko hirigintza eta gizarte eredua aldatzea eta gure mugikortasunaren beharra gutxitzea beharrezkoa da. Autoa protagonista den eredua alde batera utzi eta garraio publiko eta kolektiboa nagusitasuna duen eredu baterantz joan behar gara.
Merkantzien garraioari dagokionez, kontsumoaren murrizketa orokorrarekin batera, beharrezkoa da merkataritza zirkuitu laburrak izatea eta tokian tokiko kontsumoa lehenestea.
Elikadura arduratsu baterantz
Euskal nekazaritza sektorea petrolioak baldintzatzen du ia bere osotasunean, makinariaren energia iturria baita. Azken urteetako nekazaritzaren intentsifikazioaren ondorioz produktu bakoitzeko erabiltzen den energia unitate kopurua handiagoa da, ongarri mineralak, agrotoxikoak eta plastikoak ere gehiago erabiltzen dira. Beharrezkoa da nekazaritza eredua aldatu eta agroekologiara bihurtzea, ekoizpena desintentsifikatuz eta intsumoek eta ekoiztutako elikagaiek eginiko kilometroak gutxituz. Egungo elikagaien ekoizpen industrialaren eredua energia kontsumitzaile handia da, ingurumena eta landa eremuko komunitateak suntsitzeaz gain, klima aldaketa areagotzen laguntzen du.
Arrazoi hauengatik, legalki lotesleak eta eraginkorrak izango diren konpromezuak ezarriko dituen akordio bat exijitzen dugu Copenhagueko goi bileran, hurrengo hamarkadarako klima aldaketaren aurkako bidea markatuko duena.
Bilbao, 10 de diciembre de 2009