jueves, 10 de diciembre de 2009

Atzerritartasun legeari EZ! ez hau ez besterik


Espainiar Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun lege berriaren aurrean, behean sinatzen dugun etorkinen elkarte zein gizarte eragileok edozein atzerritartasun legeren aurka geure burua adierazi nahi dugu. Atzerritartasun legedia oro baztertzailea dela uste dugu, eskubideak jatorrizko lekuaren arabera mugatzen baititu, hala arrazakeria instituzionala indartuz.
Atzerritartasun legearen erreformak aurreko legedi baztertzailea gogortu eta larriagotu egiten du. Krisialdi testuingurua aitzakiatzat hartuz, inmigranteen gizatasuna kentzen saiatzen da, lan egiteko tresna huts balira aurkezten. Dominazio egitura honek, langileen borroka eta heldu berrien eskubideen arteko lotura ezkutatu nahi digu. Ez gaitzala nahastu: inmigrazioaren fenomenoa langile guztien arazoa da, euren jatorria edozein delarik. Atzerritartasun lege berriak etorkinek edozein esplotazio menpe uzten ditu, eskubiderik gabe. Era berean, arrazakeria soziala bultzatu eta legeztatzen da, langileak zatituz eta krisialdi ekonomiakoaren arrazoi errealetatik arreta desbideratuz.
Erreforma berriak honako ondorio hauek ditu besteak beste:

  1. Barnerapen epea zabaltzen du: Zentro batetan 40 egunetik 60 egun egon ahal izatera pasatzen da; hona hemen giza eskubideen urraketa argi bat
  2. Senideen birbateratzea are gehiago oztopatzen du
  3. Elkartasunaren kriminalizatzea: Erreforma honek etorkinei laguntza eskaintzen dieten pertsonek ordaindu beharko dituzten isunak areagotzen ditu.
  4. Adingabeen kanporatzea legitimatzen da, euren oinarrizko eskubideak zapalduz
  5. Hutsegite soil bat kriminalizatzen da: Era irregularrean bizitzeagatik edo baimenik gabe lan egiteagatik kanporatze zigorra mantentzen da.

Azken finean, kontrol polizialean oinarritutako Estatua indartzen da, ez bakarrik etorkinei zuzendua baizik eta gizarte osoa kaltetzen duena. Helburua etorkinak estigmatizatu eta isolatzea da, euren senideekin edo inguru sozial integratu batean bizitzeko eskubidea ukatuz, eta hala lan esplotazioaren aurrean babes eza areagotuz.
Erreforma hau genero indarkeriaren kontrako aurrera pausu bat bezala aurkezten digute baina, egia esan, emakume etorkin askok tratu txar egoerak salatzeko orduan sentitzen dute beldurra areagotzen du, sententziak arrazoia ematen ez badiete kanporatuak izatearen aukeraz zabalik uzten baitu.
Laburbilduz, Atzerritartasun Legea ez bidezkoa da (eskubide berdintasuna urratzen baitu), ezgizatiarra da (ondorio dramatikoak baititu) eta ez da eraginkorra, ezinezkoa baita pertsonek euren biziak hobetzeko duten nahia arautzea.
Gaur ere, Abdelkáder gaztea, Kadero, oroitu nahi dugu. Bilboko itsasadarrean itota hil zen poliziarengandik ihes zebilela paperik gabe egoteagatik; hau da, gure jendarteak ilegaltzat hartu zuelako.
Guzti honengatik Atzerritartasun legearen derogazioa exijitzen dugu. Migratzeko eskubidea mugarik gabeko giza eskubide unibertsal bat dela aldarrikatzen dugu. Gure sistema ekonomikoak herrien artean horrenbesteko desorekak sustatzen baditu, pertsonak kapitala bezain erraz mugitzeko aukera izan dezagun aldarrikatzen dugu. Gizarte kultura anitz eta etnia anitzen alde egiten dugu. Lana, etxebizitza, osasun arreta eta hezkuntzarako sarbidean benetako berdintasuna defendatzen dugu. Baita ere eskubide zibil, politiko, ekonomiko, kultural eta sozialez baliatzeko berdintasuna, pertsonen etnia, sexua edo adina alde batera utziz.

SINATZEN DUTE:

AHLAN – ONGI ETORRI (Tas-Tas irratiko irratsaioa),AL MANAR (Euskadin marokiar elkarte soziokulturala),ALRABETAH (Euskal Arabiar-Libiar Zentroa),ARBOL-BI (Bizkaiko Boliviar Elkartea),ARVAS (Euskadiko Argentinar Elkartea),ATH-ELE (Etxeko Langileen Elkartea),AZRAF (Euskadiko Etorkin Marokiarren Elkartea).,BERDINAK GARA,BOLIVIA GUREA,CEAR - EUSKADI,ENCUENTROS,EUSKADI-CUBA,HARRRESIAK APURTUZ,KOMITE INTERNAZINALISTAK,MBOLO MOY DOOLE,MUGARIK GABE,MUJERES DEL MUNDO – MUNDUKO EMAKUMEAK “BABEL”,NIGERIAN PROGRESSIVE UNION,PACHAMAMA (Bizkaiko Ekuatoriarren Elkartea),POSADA DE LOS ABRAZOS,SOS RACISMO,STEE - EILAS,TERANGA (Bizkaiko Senegaldarren Bilgunea)

No hay comentarios: